Irakurketa Kluba - Berdintasunaren Batzordea

Berdintasun Batzordeak gogoz eta ilusioz egin du lan azken asteetan, eta laster aurkeztuko dizuegu aurtengo Lan Plana.
 
Jarduera berri jarri dugu martxan: Irakurketa Kluba. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu.
 
Saioak Zentro Liburutegian egingo dira (Kondestableko 2. solairuan, Kale Nagusi 2. zbk). Plaza kopurua mugatua da, edukiera mugatua baita, eta, beraz, Zoomeko plataformaren bidez ere saioetan parte hartzeko aukera egonen da.
 
Esteka honetan, saioen egutegia eta landuko diren irakurketak ikus daitezke. Bilkuretan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.
 
Lehen saioa apirilaren 22an izango da, 18:00etan, eta Sara Ibarrola Inchusta lankidearen "Mujer y confinada" testuari buruz hitz egingo da. Zure zain gaude!
 
 
Irakurketa Klubeko izen-emateak

 
Informazio gehiago nahi baduzu edo zalantzarik baduzu, idatzi helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Comisión de Igualdad - Berdintasunaren Batzordea