Nafarroako Gobernuak eta Soziologia eta Politologia Elkargoak alderdi demokratikoetako hautetsien aurkako terrorismoa eta kale borroka ikertuko dituzte

Ikerketa Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin gaur sinatu den lankidetza-hitzarmenaren barruan dago

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Maria Ibarrola Nafarroako Politika Zientzietako eta Soziologiako Doktore eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialeko dekanoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, ETAren terrorismoak eta kale borrokak Nafarroako alderdi demokratikoetako kide eta kargu publikoen aurka egindako ekintzei buruzko ikerketak gauzatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).