Gobernuaren eta Elkargoaren arteko hitzarmena sinatzea

Gobernuak eta Nafarroako Soziologia Elkargoak bizikidetzari, terrorismoari eta memoria politika publikoei buruzko ikerketak bultzatuko dituzte

 

Ana Ollo kontseilariak eta María Ibarrola elkargoko dekanoak lankidetza hitzarmena sinatu dute alor horietan plangintza egiteko zein elkarlanean aritzeko

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta María Ibarrola Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko dekanoak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur goizean, elkarbizitzari, giza eskubideei, iraganeko eta oraintsuko indarkeriari edo diskriminazioari lotutako ezagutzaren eta azterlanen esparruan lankidetzan aritzeko.

Akordioak lau urteko indarraldia du, eta hiru jarduera-arlo espezifiko ezarri ditu. Batetik, bi erakundeek Nafarroako bizikidetzaren hainbat alderdiri buruzko azterketak eta zundaketak landuko dituzte. Bestalde, Nafarroan terrorismoak izan duen eraginarekin lotutako azterketak jarriko dituzte martxan. Azkenik, prestakuntza-ekintzak egingo dira memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen politiken kudeaketa publikoaren esparruan.